Suhiltzaile boluntario izatetik profesional bilakatu da Charlotte Chory

2020-11-20

Suhiltzaile boluntario izatetik profesional bilakatu den Charlotte Chory-rena. Ttipitik ukan duen desira bat zen hau. 2014an Donibane Garaziko su hiltzaile kasernan sartu zen. Ttipitako ideia ondu eta duela bi urte frantzia mailako suhiltzaile konkurtsoa pasatu zuen, azterketa idatzia eta azterketa fisikoa.

Azaro huntan profesional sartu da. Martxoko azterketak arte, ez daki oraino zoin kasernari lotua izanen den, Euskal Herrikoak lehenesten ditu: Hendaiakoa, Donibane Lohitzunekoa, Angelukoa edo Biarritzeko aireportukoa. Baina departamendu guzira igorria izaten ahal da. Konkurtsoa duela bi urte pasatua eta ukana, baina zendako bakarrik aurten profesional pasatzen den galdegin dakogu.