Trail Endurance Magazinak mendiko zapeta entsegu haundi bat antolatua zuen Baigorriko haranean joanden astean

2018-03-12

Joan den astean, 5 egunez, Trail Endurance Magazinak mendiko zapeta entsegu haundi bat antolatua zuen Baigorriko haranean, Trail estazio berrian xuxen erraiteko. 80 bat zapeta pare entseatu dituzte 15 bat korrikalarik, eta apirila erditsutan, entseguaren emaitzak agertuko dira mendiko lasterkariek irakurtzen duten magazin hortan. Parada ere korrikalarientzat, Baigorriko harana ezagutzeko. Pantxika Larramendi Poxelu, Baigorriko trail estazioko arduradunari galdegin diogu zer ekartzen ahal duen holako gertakari batek estazioari