Ttinka, Baxe Nafarroako lehen euskarazko haurzaindegia astelehenean ideki da

2019-01-10

Lakarrako lehengo apez etxean aurkitzen da haurzaindegia. Auzo den Gamarteko herritik jin da hastapeneko idaia eta Lakarrak sustengatu du apez etxe ohi hori  furnituz, egoitza bi herriena baita. Funtsean, sortze hunen ixtorikoa egiten dauku lehenik Jean Mixel Bicain , Gamarteko auzapezak. Eta ondotik bere haurra Ttinka haurzaindegian eman duen ama bat eta hezitzaile bat entzunen ditugu laster, bainan aintzin tokia bisitaarazten dauku Leire Bidart zuzendariak