Ttinka Haurzaindegi euskaldunaren idekitzea aitzin, CAF egiturak inkesta egin du

2018-01-19

Urte undar edo heldu den urte hastapenean idekiko da Ttinka, Baxe Nafarroako lehen haurtzaindegi euskalduna.

Proietuak kasik 5 urte eman ditu gauzatzeko, bainan euskarazko harrera eginen duen Mikro haurzaindegiko obrak hasiak dira eta interesatu burasoek xehetasunak edo izenak eman dezazkete orai beretik.

Lakarran kokatuko da, apezetxe ohian. Lakarra eta Gamarte herriena den egoitzan.

Haurzaindegia sortu aintzin, inkesta bat egin da CAF familien kutxarekin.

Proietuak denbora eman badu gauzatzeko, arrazoin bat baino gehiagoren gatik dela esplikatu dauku Denis Escoube CAf-eko ordezkariak.

Harrera osoki euskaraz eginen dute haurtzaindegiko 3 langile t’erdiek, eta egunean 11 haur errezibitzeko gaitasuna ukanen dute. Azpimarragarria, euskarazko haurzaindegiak baldin badira kostaldean, lehena izanen dela Baxe Nafarroan.

Xehetasunak edo izen emaiteak egiteko : ttinkahaurzaindegia@gmail.com