Ttutturru trail mendi lasterketa irailaren 18an iraganen da Mendiben

2021-09-14

Hergarai bizi irailaren 19an iraganen da Lekunberrin, bezperan urte guziz egin ohi den Ttutturru trail lasterketa Mendibetik abiatuko da. 3 ibilaldi antolatuak dira, bata 12 kilometrokoa, bestea 21 kilometrokoa eta beste bat 30 kilometrokoa. Maratoia eta erdi maratoia egiteko parada bada.

Oraindik izenak ematen ahal dira interneten bitartez bakarrik, PBO organisation egituraren webgunetik. Pantxika Lerissa antolatzaileetariko batekin mintzatu gira.