Uda huntan Mutturfin foodtrucka zuen herrian pasa ditaike galdeginez gero

2021-06-18

Mutturfin foodtrucka usaian maleruski ez bada zuen herrian plantatzen, jakin uda huntarik aitzina, ibiakoitzetan ala astelehenetan ikusi ahalko duzuela hanburges egile ibiltaria, nahia erakutsiz gero.

Izan ere, zuen herrian planta dadin proposa nahi badiezue, sar zaitezkete kontaktuan haiekin, facebooken bidez ala zuzenki galdeginez. Astelehenak eta larunbatak aparte, udan zehar urteko egitarau eta egonaldi bertsuekin egoten direla esplikatu dauku Gilenek. Apairuak egiten ahal dauzkitziete ere.