Urtxotegien sasoina bururaturik, ez da balentria handirik izan aurten

11/26/2018

Nahiz eta Baxe Nafarroan eta Xiberuan bi egun izan diren, non animaleko pasaia izan den, pasaia horiek goregi ziren… Sasoin hastapenean izan ginen Hergaraiko saretegietan, berriz itzuli gira Behorlegiko saretegietan ihiztatzen duen Pierre Negeluart-en ganat. Behorlegin aintzineko urteetan baino urtxo gehiagoxot atxeman dituzte. Aurtengo bilduma emaiten dauku Pierre Negeluart-ek

Alduden 104 urtxo, Landibarre-Suhuskunen 582, Behorlegin 104, Lekunberri 207, Oxkaxen 1029, Napalen 1510, Saran 77, Etxalar-en 818