US Nafarroarentzat sartzea da buruil huntan

2019-09-12

Heldu den igandean L’isle Jourdain errezebituko du lehen taldeak heldu den igandean. Aurten Federale 2an ariko dira, urte bat gaineko mailan egon ondoan. Benat Seychal arduradunarekin mintzatu da Battit Crouspeyre. Jazko urteari dagokionez bi sentimendu nahasten dira alde batetik frustrazioa azkenean mantentzera ez baitzuten lortu bainan aldi berean baikorra, maila eman baitzuten garaipen ederrak ere lortuz. Aurten talde horretan aldaketa gutxi izanen da. Bigarren taldeari buruz segitu dute solasa.