Vuelta edo Españako txirrindula itzulia hemen gaindi ginuen atzo

09/05/2019

Izpegiko lepoa iguzkitsu eta koloretsu , jendez mukurru betea goizetik, Donapaleutik  Urdazubira zoan etapako txirrindularien ikusteko. Pantzo Hirigarai hango giroan sartu da eta ikusle batzukin solastatu da, txirrindulariak etorri aintzin. Bainan lehenik mikroa luzatu dio, hain beste jendeekin egun guzian lanpeturik egon den Irigoien bentako Joseba-ri.