Xilabaren finala larunbat huntan iragaitekoa zen. Larunbat huntan Euskal Telebistan Xilabaz saio berezia

11/21/2020

Xilabaren finala larunbat huntan iragan beharra zen Donibane Lohitzunen, baina konfinatze neurrien harira, XILABA 2020 gelditzea behartuak izan dira antolatzaileak, Bertsularien lagunak elkartekoak.

Xilaba gelditu behar izan da final herenaren 2.saioa eta gero Sohütan iragan zena. Gelditu den momentuan, 2 final herenak jokatu ziren eta bi bertsolariek final erdiko txartela lortu zuten. Lehen final herena Senperen egin zen Irati Alcantarilla Urdanpilleta sailkatu zen eta 2.final herenean Sohutan Maddi Sarasua Lascaraiek irabazi zuen.

Gaur ontsalaz Xilabako finala Euskal Irratiek zuzenean eskaini beharra genuen, Euskal Telebistarekin batera baina gaurkoan ez da horrelakorik izanen. Aldiz gaur 21:00etan ETB1en Hitzetik hortzera saio berezia izanen da. Orai arteko bost finaletako bertso bilduma osatua izan da. Saio hau errepikatua izanen da igandean 15:00etan. Goiz huntan Bertsolarien lagunak elkarteko Ortzi Idoaterekin mintzatu gira.