Yoga Euskaraz ! Ostegun guziz Donibane Garazin

2020-09-25

Yoga Euskaraz ! Huna zer proposatzen duen Quitterie Setoain Itsasuarrak, Hari Home elkarteko kideak, ostegun guziz Donibane Garazin. Tantra eskolan diplomatua da eta 10 urtez irakasle egona da Okzitaniako Tolosan. Euskal Herrirat itzulirik, Garazi eskualdekoentzat oren bateko saioa proposatuko du Lorhibar gelan, judo gela ohian. Quitterie Setaoin, duela zonbait urte irratilari zen, Gure Irratian lankide izan baikinuen. Ofizio aldaketa beraz, Yoga erakasle bilakatuz.

Lehen kurtsoa heldu den ostegunean 12:30 eta 13:30 artean, Donibane Garaziko Laurhibar gelan. Jakin lehena urririk dela ! Izenak emaiteko edo xehetasunentzat : 06 24 00 45 87 edo www.kundalini-yoga-pays-basque.com