Zalikarteko pasaiarentzat aterabideak aztertzen

2021-04-19

Donibane Garaziko geltokian 2018an arraberritze lanak egiterakoan, geltokiaren itzulian burdinezko hesiak emanak izan ziren. Ondorioz, Zalikarteko auzoa eta geltokiko auzoak lotzen dituen bidexka ezin erabiliz eta bidexka horren inguruan baimenik gabe egindako lanentzat "Zalikarteko bidea berriz idekazue" kolektiboko kideek Donibane Erneko hautetsiak interpelatu zituzten.

Oinezkakoentzat pasai baten instalazioa aztertzeko, joan den ostiralean bilkura bat egin zen Akitania Berriko SNCF-eko zuzendariarekin, eskualdeko kontseilari eta lekuko hautetsiekin. Donibane Erneko hautetsia den Mattin Etcheverryrekin mintzatu gira.