Bazko astelehenarekin Frantziako mus txapelketako finalak Iholdin
Frantziako mus txapelketako finalak bazko astelehenarekin Iholdin iraganen dira. Txapelketa nagusiaz gain, emazte eta gazten txapelketak iraganen dira.
Irakurri gehiagoFrantziako mus txapelketako finalak bazko astelehenarekin Iholdin iraganen dira. Txapelketa nagusiaz gain, emazte eta gazten txapelketak iraganen dira.
Irakurri gehiagoBaxe Nafarroan euskara sustatu nahi duten Garaziko Ikastolak eta Irulegiko Irratiak beren urtemuga elgarrekin ospatzeko hautua egin dute apirilaren 16-an.
Irakurri gehiagoEuskal Argentina elkarteak laguntza ekartzen dio nor nahiri familia atxemaiten Argentinan Uruguayen eta Chilen. Covida zela eta proiektuen eramaiteko zailtasunak agertu dira baina aintzina segituko dute aurten bi proiekturekin: lehena haien web orrialdea berritzea eta bigarrena bidai baten antolatzea Euskal Asteak MACACHIN herrian ospatzeko urriaren lehen astean.
Irakurri gehiagoEtxepare lizeotik landa, ingeniaritza eskolan ezagutu ziren Eneko Galerne Bidartarra eta Hugo bere oraiko partaidea. Elgarrekin, joanden urte erdian, Galeko enpresa sortu zuten. Bulegoetan lan egiteko baldintzen hobetzeko dute xede, zurez eginak diren tresna ttipiak asmatuz. Adibidez begien parrean ordenagailua altxatzeko bat, edo bulegoaren upatzeko bat. Eneko Galerne-n ganat izan gira.
Irakurri gehiagoAlain Fariscok, luzaz errugbiko federazioko arduradun egonak seme ttipia galduz geroz sentsibilizazio lan bat eramaiten du bat-bateko kirolariaren heriotzari buruz.
Irakurri gehiago4 urtez egin gabe berriz hor dugu bolant eguna Luzaiden. Apirilaren 17an, 9:15etan dantzariak karriketara hurbilduko dira, eguerditan plazarat eta 17:00etan ezker paretarat.
Irakurri gehiagoAste bat pasatu ondoan Lekeition, joan den astean Bizkaitarrak Amikuze ezagutzera etorri dira. Euskara sustatzeko xedez antolatu zen trukaketa. Ikasle batzuekin eta Anita Lopepe euskara irakaslearekin egon gira egitasmoaz mintzatzeko.
Irakurri gehiagoBidaide Metrokuadratu konpainiaren lan berria Baigorrin apirilaren 16an larunbatarekin 20:30tan. Udalbiltzak sustengatutako sormen proiektuaren baitan agertuko dira Gipuzkoarrak. Bidaidek kulturgintza oholtzara ekartzen du Idoia Beratarbiderekin mintzatu gira.
Irakurri gehiagoAitzinkonduak eta biharko hiri ttipia proiektuak aipagai nagusitzat Donapaleuko kontseiluan. Joan den urteko konduak eta aurtengo aitzinkondua bozkatuak izan dira, eta etxebizitzen arazoa konpontzeko EPFL eta SEPA gonbidatuak izan dira haien funtzionatzeko manera azaltzeko eta etxebizitza eraikuntza proiektu baten aurkezteko.
Irakurri gehiagoBeilariak hasten dira berriz Jondane Jakobeko bidea hartzen. Momentu huntan Amerikar ainitz bada. Hilabete baten ibilbiderako informazio eta aholku guziak biltzen dira beilarien etxean. Bertan bidea egina duten bolondresak dira ari lanean, astero lan taldea itzulikatzen da. Jean Louis Aspiro laguntzaileak xehetasuak eman dauzku.
Irakurri gehiago