Tokiko gaiak

  • Aurtengo animazioen programazioa Amikuzeko komertsioen batasuneko biltzar nagusian aipatuak izan dira

    03/09/2022

    Pasa den astean Amikuzeko Komertsioen Batasunaren biltzar nagusia iragan da. Aurtengo aipagaietan 2021eko bilana egina izan da, aurtengo programazioan berritasun bat gehitua izanen da, hau da duela urte zonbaitzu egin zen desfilea, komertsioa bultzatzea helburu bat duen “Petite Ville de Demain” proiektuko langile berria aurkeztua izan zaie komertsanteei eta Karrika Plataformaren pundu bat egina izan da. Pays Basque Au Coeur elkarteari dagokionez pasa den urtean Amikuze izan da txeke gehien saldu dituen eremua.

    Irakurri gehiago
  • Gazteen proiektuetan laguntza ekartzen du Info jeunes egiturak

    03/08/2022

    Info jeunes egiturak bulegoak ditu Iparralde guzian. Gazte gune hauek 12-30 urte artekoer idekirik dira, dohainik eta izen gabeko zerbitzua eskeiniz lan egiten edo lan xekan direnantzat. Helburuetan da gazteen informatzea, atzerrirat joaiteko, edo osagarri saileko laguntzak aztertzea, bereziki prebentzioa, bizitegien inguruan, lan edo eskola orientazioan, gazteen proiektuetan....

    Irakurri gehiago
  • Martxoaren 8a

    03/08/2022

    Emakumen nazio arteko eguna kari emazte baten gana hurbildu gira. Jenofa Irriart Amikuzeko lurraldeko zuzendaria da eta Ama bat. Berarekin solastatu gira.

    Irakurri gehiago
  • Konpostelako bideetan agertzeko Donapaleuko herriak label bat ardietsiko du

    03/07/2022

    Pasa den ostegunean Donapaleuko kontseilua iragan da. Aipagai nagusia 2021eko finantzak izan dira eta orokorrean bilan positibo bat atera dute. Bestalde, konpostelako bideetaz arduratzen den elkartean sartzeko baimena ukan dute, horrek label bat emanen dio Donapaleuri konpostelako bidean agertzen ahalko dena eta bizikleta bide baten eskema bat proposatua izan da.

    Irakurri gehiago
  • Duela zonbait urte, Maite eta Hervé-k haur bat adoptatu zuten

    03/04/2022

    Joanden otsailaren 21an, adopzioaren erreformaren textoa plazaratua izan da journal officiel delakoan. Hiru helburu ditu : haur gehiago adoptagarriak izaitea, segurtamen gehiago emaitea haurraren babes eskubideetan, eta adopzio desmartxa errextea adoptatu nahi dutenentzat. Lekukotasun bat dauzuegu proposatzen hemen ; duela zonbait urte Hervé eta Maite Uhaldeborde-k haur baten adoptatzea erabaki zuten

    Irakurri gehiago
  • Otsail Ostegunak segitzen dutela, arrats huntan Euskalgintzaren Kontseiluko kideak izanen dira gomitak

    03/03/2022

    Aldi huntan aldiz gaualdia ez da mintzaldi moduan iraganen bainan bilkura moduan eta momentuko iparraldeko bilkura bakarra izanen da. Kontseiluak euskararen erabileraren normalizazioa lortzeko helburua du EH osoan eta hori epe laburrean. Horrentzat 30 eragile batzen dira hizkuntza politiken inguruan, helburuen finkatzeko. Pasa den urtean “Batuz Aldatu” dokumentua aurkeztu zuten. Bi ardatz nagusitzen dira: espazioak sortu eta bestetik euskararen ezagutza orokortzea.

    Irakurri gehiago