Tokiko gaiak

  • Gaur hasiko dira dantza garaikide kurtsoak Iparralai arte eskolan

    10/01/2019

    Jadanik aipatua dautzuegun bezala, Garazi Baigorriko Iparrali eskola, musika eskola baino gehiago da sartze huntarik. Arte eskola bilakatu da eta lehen aldikotz, dantza garaikidea proposatzen du. Lehen kurtsoak asteart huntan hasten dira. Arantxa Lannes Uztariztarra izanen da erakaslea. Dantzari, bainan ere koreografoa da Arantxa. Bainan urte hastapenetik ere erakaskuntzan formatu da. Entzun dezagun Pantxikaren Arranbideren mikroan

    Irakurri gehiago
  • Manex Erdozaintzi Etxart gogoan joanden larunbatean Donapaleun

    09/30/2019

    Manex Erdozaintzi Etxart-en Hinki Hanka poema liburuaren irakurketa jarraikia egin dute 80bat presunek Donapaleuko Mediatekan. Manex Erdozaintzi Etxart sortzez Ibarlarra, euskalzaina, frantxixkotar frailea, duela 35 bat urte zendu zen. Donapaleuko Frantxixkanoen etxean egon zen. Liburu, artikulu eta beste, idatzi frango utzi zituen. Horien parte batek, ainitz eztabaden ondotik, ukanen du orai leku Amikuzeko Mediatekan. Amikuztar, familiako, frantxixkano lagun, bere olerkiak gostukoak dituztenak bildu dira. Hemen entzungai Eñaut Etxamendi, Xantxo Iturrioz, Piarres Erdozaintzi, Itxaro Borda eta Agurtzane Ortiz

    Irakurri gehiago
  • Donibane Garaziko karrikak jadanik arrosez beztitzen hasiak dira

    09/30/2019

    Heldu den asteburuan, Donibane Garaziko karrikak jendez eta bereziki emaztez beteko dira Garazi En Rose ekitaldiaren 4 garren edizioa kari. Funtsean, Donibane Garaziko karrikak jadanik arrosez beztitzen hasiak dira. Urria, bularreko minbiziaren kontrako hilabete arrosa da. Eta heldu den igandean 1500 korrikalari eta ibiltari elkarretaratuko dira, bularreko minbizi horren kontra.Isabelle Jean Garazi en Rose elkarteko laguntzaileak oroitarazi dauku, etekinak 3 elkarte desberdinen laguntzeko erabiliko direla, eta urtean zehar ere gauza frango lekuan emaiten dituztela bularreko minbiziaz informatzeko.

    Irakurri gehiago
  • Barneko airearen kutxadura, baliatzen ditugun garbiketako produktuek egiten dute

    09/27/2019

    Hori dela eta CPIE inguramen egiturak norberak garbitzeko produktu sanoen ikastaroak antolatu eta antolatzen ditu. Nahiz eta gelditzen direnak betean izan, erakusten du gaiaren interesa. Beste irudi bat erretretadun eta emazteak direla gaiaz interesatuak agian senarrari aholku emaiteko. Joko moduan hasten dira produktu desberdinak aztertuz. Gero produktuak egiten hasten. CPIE egiturako Laurence Goihenetxe gurekin

    Irakurri gehiago
  • Sagar eguna ospatuko da 3. aldikotz Ortzaizeko ofizialeen herrixkan, larunbatean

    09/26/2019

    Ortzaizeko Kaiku Borda tokiko ekoizpenen saltegiak du antolatzen. Euskal Herriko sagarrak eta bereziki beren jusak ezagutzeko eguna proposatzen du ibiakoitz huntan. Goizeko 11 ontaik goiti, sagar tinkatzea eta jastatzea proposatzen dute, Sagartzea elkarteko Gabriel Durruty kidearen argitasunek lagundurik. Sagarraren egun horren helburua da, behar bada aski ezagutzen ez ditugun zaporeak deskubritzea. Jean Michel Aizaguer, Kaiku Bordako ekoizlea Pantxikaren mikroan

    Irakurri gehiago
  • Erango, Burgue Erreiti eta Labetze Bizkai : Xarnegu eremuan Jakintza elkarteak liburu berri bat plazaratu du

    09/26/2019

    Jakintza elkartea Ziburun kokatua bada ere, Euskal Herriko xoko desberdinetako kidez osatua da. Herri batzuen historioa lantzen dute, eta liburu batez plazarazen. Aldi huntan Erango, Burgue Erreiti eta Labetze Bizkaien bi urtez ibili dira ikerketa lanetan, herriko kontseiluko erabakien artxiboak ezin atxemanez. Lehenik Labetze Bizkaiko auzapeza den Jean François Anglade entzungai, ta gero Jakintza elkarteko Pierre Sabalot

    Irakurri gehiago