Tokiko gaiak

  • Zinturak bizia salbatzen du autobusean ere

    11/18/2019

    Horren erakusteko herri elkargoako garraio sindikatuak kamioi bat uzkaltzen den autobus batekin ekarri du barnekaldeko kolegioetara. Formatzaile batek zinturaren erabileraren inportantzia eta zinturarik gabe ibiltzearen ondorio larriak aipatu eta gero, esperientzia errealki egin dute gazteek ekarri tresneriarekin. 135€ isuna ukaiten ahal da zinturarik ez baduzute 2015 az geroztik behartua baita, haur eta helduentzat. Isunaz gain, zinturak bizia ere salbatzen ahal duela argi ukan behar da. Hemen entzungai Francis Jacobe formatzailea, Cyril Féré garraioen sindikatukoa eta Estibalitz erakaslea

    Irakurri gehiago
  • "T'emballe pas" izena du aurten Amikuzeko taldeak emanen duen antzerkiak

    11/14/2019

    Urtean bi antzerki desberdin eman ohi dituzte eta urte bukaera huntakoa hor dugu, Temballe pas izenekoa. Panpi Barthaburuk eramandako 8 antzezleren lana, azaroaren 15 16 eta 17an eta azaroaren 22 23 eta 24an ikusgai. Sartzea urririk izanen da ; baina hobe lekuen atxikitzea aitzinetik turismo bulegoan. 8hilabeteko lana antzeztuko dute eta umorez beteriko antzerkia izanen da. Joelle Larralde gurekin

    Irakurri gehiago
  • Bihar hasten da euskararen urtaroa ; Aurtengo berrikuntzetan : 3 lurraldetara zabaldua izan dela

    11/13/2019

    100bat ekitaldi izanen dira 16 egunez. Lau sail desberdinetan zatituak dira animazioak ikusgarriak, hitzaldiak tailerra eta bisitak. Ekitaldi ainitz, euskaraz, tokiko elkarte eta egiturek bultzaturik. Antolatzaileek euskal elkargoaren laguntza ukan dute, bereziki komunikazio sailean, aurten ere liburuxka batean hitzordu guziak ageri baitira. Gurekin Chantal Erguy, Aiziritzeko auzapeza eta euskal elkargoan euskara batzordekoa

    Irakurri gehiago
  • Azken 8 urte zerraturik egon ondoan, Domintxinen herriko ostatua berriz ideki da

    11/12/2019

    EPFL egituraren laguntzarekin lehengo ostatua erosia izan da. Herriak obra handiak egin dute ostatuaren berritzeko, orotarat 170 000€. Departamendutik 64 000€ eskuratu dituzte, eta fisac proiektuari esker beste 30 000€. Bikote gazte bat instalatu da hor eta orai ostatua « Chez Oliv » deitzen da. Entzungai Sauveur Urritiaguer Domintxineko auzapeza, eta ondotik Olivier arra hartzailea

    Irakurri gehiago