Tokiko gaiak

  • Usurbil-ko Kabiene elkartearen bisita

    10/30/2017

    Joan den ostiralean ( urriaren 27-an), Usurbilgo Kabiene elkarteko enpresari zonbait Donazaharreko Lutxiborda-rat jin dira bisitan, Indar mintegian instalatuak diren enpresarien ezagutzerat. Kabiene, Gipuzkoako Usurbil Herriko 10 bat enpresari biltzen dituen elkartea da. Thierry Bizkarri Anhauztarra, hunen kide da. Eta bere iniziatibaz antolatu da bisita. Kabiene elkartea presentatu dauku zehazki.

    Irakurri gehiago
  • CLES berri bat Amikuze-Iholdin

    10/24/2017

    Tokiko garapen ekonomikoaren dinamika sustengatzeko, CLES (club d'épargne solidaire) bat abiatzeko xedea da Amikuze Iholdin ; erran nahi baita emazte edo gizon, beren enpresa sortzen laguntzeko tokiko aurrezki talde baten muntazeko xedea . Aldi huntan Iholdi eta Oztibarreko jendeari ere dei egiten zaie, CLES hunen eremua handitu baitute. Marie Dominique Guillentéguy eta Antoinette Lespade CLES-aren eremaileak entzungai

    Irakurri gehiago
  • Aurten griparen xertoa farmazietan egiten ahalko da

    10/23/2017

    Aurten danik farmazietan egiten ahal da griparen kontrako xertoa. Akitania eskualdea esperientzia bezala hartua izan da. Zer baldintzetan xertatzen ahalko duten, galdegin dakogu Evelyne CHOURY, Baigorriko farmazienari. Ondotik Geneviève Karrikart, etxetako erizaina dena Garazin, eta ez dena aldaketa hortaz arrangura. Eta azkenik Pantxika JAUREGI, Garazin erizaina dena ere, eta ez duena hori zuzena atxemaiten

    Irakurri gehiago
  • Xalbador Egunak 2017

    10/20/2017

    Aste hundarrean, Urepelen, Xalbador eguna ospatuko dute. Deiadarra elkarteak urte guziz antolatzen duen hitzordua.Itxaro BETARD, antolatzailea.

    Irakurri gehiago
  • Iratiko auto kopurua

    10/18/2017

    Iratiko oihana udazken koloretan ikusi nahiz, jendea trumilka jin da aste undar huntan. Hego EH-an, aste undar luzea zuten eta ainitz hortaz baliatu dira, Iratiko bidea hartzeko. Ondorioz zer nahi auto jin dira Nafarroako aldetik eta gaindituak izan direla erran dauku, Josetxo UBAU, Iratiko oihaneko guardak

    Irakurri gehiago
  • Amikuzeko hESKUARA Iñaki Camino-ren liburutik

    10/17/2017

    Urriaren 21-ean, ibiakoitzean, Zabalik elkarteak egun berezi bat antolatzen du Amikuzeko euskararen inguruan. Iñaki Camino ikerlariak, 10 urtez aztertu du Amikuzeko euskara. Eta liburu bat plazaratzen du orai hortaz. Horren inguruan da eguna antolatua. Jean Mixel POXULU

    Irakurri gehiago