Tokiko gaiak

  • Ortzaizeko Menta liburutegiaren sartzea

    09/27/2022

    Urri huntan, urtea eginen du Ortzaizeko plazan Menta liburutegia ideki zela. Liburuak saltzeaz gain, aktibitate, kontzertu, liburu aurkezpen eta beste gauza frango antolatzen dira Ortzaizeko Mentan. Desafio haundia zen eta helburuak bete dituela erran dauku liburetegia eramaiten duen Charlotte Rousseau-k.

    Irakurri gehiago
  • Zer bilakatuko da Arberatzeko jauregia?

    09/27/2022

    Arberatzek badu jauregi eder bat 16 hektarea lur eta beste ondareekin. Azken urtetan Ingles baten jabegoan zena, Brexitaz geroztik abandonatua da. Herriak bereganatu eta proiektu kolektibo bat egin nahi luke. Baina haien heinean ezinezkoa denez erostea instituzioekin harremanetan dira eta orain herri elkargoaren sustengua nahi dute. Afera presatua da Holandes zonbait interesatuak baitira jauregiaz. Sauveur Bacho auzapezak argitasunak ekarri dizkigu.

    Irakurri gehiago
  • Munhoako lasterkaldia

    09/26/2022

    Munoako lasterkaldia hor dugu atean joka. Helduden igandean emana da hitzordua, aurten 2 ibilaldi izanen dira eta lasterkaldi bat. Jef Arrabit eta Laurent Urrutia antolatzaileekin solastatu gira.

    Irakurri gehiago
  • Ospitaleak 20 urte ospatzen ditu

    09/23/2022

    Irisarriko ospitaleak 20 urte ospatzen ditu aurten! Irisarriko kultur zentroa 2002 urtean ideki zen. Ordutik, milaka jende pasa dira, erakusketa anitz izan dira, animazioak, baita ere egonaldiak.

    Irakurri gehiago
  • Ibarla Oihanartean baserriko uzta urriaren 8an

    09/22/2022

    Ibarla Oihanartia etxaldean antolatzen da urriaren 8an Udazkeneko Baserriko Uzta ekimena . Etxaldean betidanik haragitako behiak eta ardi esnadunak izan dituzte, baina 2008an ekoizpen ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta xerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak (kontserban ere) eta ardi esne eta gasna, dena ekologikoan, saltzen dituzte etxaldean berean duten saltokian, eta merkatu ta ferietan ibiltzen dira.

    Irakurri gehiago