Tokiko gaiak

  • Ospitaleak 20 urte ospatzen ditu

    2022-09-23

    Irisarriko ospitaleak 20 urte ospatzen ditu aurten! Irisarriko kultur zentroa 2002 urtean ideki zen. Ordutik, milaka jende pasa dira, erakusketa anitz izan dira, animazioak, baita ere egonaldiak.

    Irakurri gehiago
  • Ibarla Oihanartean baserriko uzta urriaren 8an

    2022-09-22

    Ibarla Oihanartia etxaldean antolatzen da urriaren 8an Udazkeneko Baserriko Uzta ekimena . Etxaldean betidanik haragitako behiak eta ardi esnadunak izan dituzte, baina 2008an ekoizpen ekologikora pasatzeko erabakia hartu zuten eta xerriak hazten ere hasi ziren. Orain behikiak, txerrikiak (kontserban ere) eta ardi esne eta gasna, dena ekologikoan, saltzen dituzte etxaldean berean duten saltokian, eta merkatu ta ferietan ibiltzen dira.

    Irakurri gehiago
  • Iraileko Amikuzeko lurraldeko Junta

    2022-09-21

    Amikuzeko lurraldeko bilkura iragan da joan den astean, natura 2000 eta lapiotze erreka aurkeztua izan dira herri elkargoako teknikarien ganik. Arberatzeko kontxeilukoak agertu dira Herriko jaurregiaren geroaz zituzten zalantzen aurkezteko eta sustengua galdegiteko. Bestalde lanak aipatuak izan dira eta obrak agerian diren osagarri etxea. Eta bukatzeko helbideratzearen buru hausteak. Horiek denak aipatuko ditugu Erik Narbaitz jaurregirekin.

    Irakurri gehiago
  • Mendibeko bestetan, artzain xakur xapelketa!

    2022-09-21

    Aste ondar huntan Mendibeko pestak iraganen dira. aste buru guziko programa pentsatua dute gazteek. Aurtengo berezitasuna da igandean artzain xakur xapelketa antolatzen dutela ; komiteko Laura Arretxe, Ellande Ihidoi eta Sebastien Etxeverrik xehetasunak eman dauzkigute

    Irakurri gehiago