Tokiko gaiak

  • Autobusa uzkailia, gazteak sentsibilizatzeko.

    2024-02-16

    Christelle Afonso Hiri Elkargoko mugikortasun sindikatutik jin da Donibane Garaziko Jai Alaierat autobus pedagogikoarekin. Ez da edozein autobus, hau uzkaltzen baita istripu baten simulatzeko, jendea barnean duelarik. Helburua dute gazteak sentsibilizatzea, autobusean ere gerrikoa ezar dezaten. Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko seigarreneko ikasleak izan dira barnean eta kontatu daukute haien bizipena. Gisa berean, Mikel Iribarne Etxeberri MEEKeko laguntzaileak bere ikuspuntua eman du.

    Irakurri gehiago
  • Handikapa duen norbaiten laguntzeko sustengu proposamena Oragarratik

    2024-02-15

    Duela zonbait urte, L.E.A elkartea sortu zen Oragarren, Lea deitzen den herritar baten sustengatzeko. 2 haurren ama, eritasun arraro bat badu Léak. Eta behar material bereziak ere, bere egun guzietako bizia errexteko. Elkarteak pesta handi bat antolatu zuen jaz, izigarri arrakastastua izan zena. Hor bildu diruarekin kadera errotadun berri bat eta auto berezia erosiak izan zitzazkon Léa-ri. Aurten elkarteak beste pertsona bati nahi dako sustengua zabaldu. Eta hortarako dei bat luzatzen du, Chantal Guillenteguy elkarteko kidea :

    Irakurri gehiago
  • Ihauteriak Donazaharreko San Mixel eskolan ostiral huntan

    2024-02-14

    Badu orai zonbait urte Euskal Herriko ihauteriak lema pean antolatzen dituztela, erran nahi baitu ikasle batzu joaldun izanen direla, beste batzu dantzari eta azkenak zirtzilak. Urteetan zehar behar den material guzia bildua dute, eta joaldun eta dantza kurtsoak eskaintzen dituzte eskolan berean. Eskolara izan gira :

    Irakurri gehiago
  • Marrazkirri estreinatu da 100 bat marrazkiekin

    2024-02-13

    Joan den ostiralean estreinatu da Marrazkirri Larzabale Ezpeletenian. 100bat marrazki baziren, gisa eta molde guzietakoak, Botazank hori gaiaren inguruan bakotxak bere maneran tratatuak. Oztibartarrak, baina ere euskal herri osoko jendea hurbildu da eta denboran marrazkirri preziatzen zutenek ere plazer haundia hartu dute, bertsolari musikari eta marrazkilariek alaitu gaualdian. Entzunen ditugu Piarres,Alain, Asisko, Adur, Eider, Irene eta Aritz antolatzaile eta parte hartzaileak. Oina : Marrazkirri erakusketa martxoaren 2a artio Larzabaleko Ezpeletenia ostatuan ikus daiteke.

    Irakurri gehiago
  • Bunuztar Xoriak, Oztibarreko dantza taldeak 50 urte !

    2024-02-12

    Eta urte muga horren ospatzeko, ikusgarri handi baten prestatzen ari dira ibarreko herritarrak. Orroitzen gira 2004an jada “west ibarre side story” ikusgarriaz, taldearen 30 urteen markatzeko egin zena. Ideia beretik ariko da ikusgarri berri hau, dantza bainan ere kantua eta antzerkia sartuz ikusgarrian, Jenofa Bacho dantza taldeko presidenta

    Irakurri gehiago
  • Garaziko libertimendua: udaberria heldu da Donibanera

    2024-02-12

    Garaztarrak dantza taldeak eta Garaziko zirtzilek muntatu libertimendua jendetsua izan zen atzo. Iduzkia dantzan agertu da. Donibanen bazen mugimendu. Bolantak, musikariak eta zirtzilak karriketan ibili dira, gero merkatu estalian libertimendua emaiteko Miren Artetxe eta Maddalen Artzallus bertsulariak lagun. Zirtzilek bazterrak inarrosi eta sutan eman dituzte. Alabaina urteko aktualitatea aberatsa zen eta bazen gertakari frango zirikatzeko.

    Irakurri gehiago
  • Navarre lizeoan slow food hitzordua.

    2024-02-12

    Navarre lizeoak eta Bizi Ona elkarteak Slow Food hitzordua antolatua dute heldu den ostegunerako. Ikasleak eta erakasleak bildu dira gaiaren inguruan. Egun horretan 50 bat apairu zerbitzatuko dituzte eguerditan, tokiko eta kalitatezko mozkinekilan. Mozkin horien ekoizleak ere gomit izanen dira. Etxebers erakasleak esplikatu du ideia zertan datzan. Alaia ikasleak ere argitu digu ikasleak aitzinetik nola prestatzen ari diren proiektua, egun horretan zerbitzari lanetan ariko baitira. Fani Robert dokumentalistak ere salatu digu nola laguntzen dituen ikasleak ongi informatzen.

    Irakurri gehiago