Natura 2000 guneetan diren laborariek urte bateko ingurumen eta klima neurriak hartzen ahal dituzte
Aste huntako laborantxa kronikan, Euskal herriko laborantxa ganbaratik berriak Maritxu Intzagaraiekin.
Irakurri gehiagoAste huntako laborantxa kronikan, Euskal herriko laborantxa ganbaratik berriak Maritxu Intzagaraiekin.
Irakurri gehiagoEtxaldeetako zuhaitzen artatzeek segitzen dute. Euskal Herriko Laborantxa Ganbarak etxaldeetan jarraiki dituen landatze proiektu guziak bururatuak dira. Formakuntzek segitzen dute; heldu den asteazkenean zuhaitz fruitudunen xertaketa ikastaldia iragaitekoa da Hazparneko Armand David laborantxa lizeoan.
Irakurri gehiagoHerriko izena duten sailek webgune berria sortu dute. Webgunerat sartuz Herriko ogia eta Herriko haragia sailen historia eta bilakaera eta saltegi guztiak ezagutzeko parada ukanen duzue. Bestalde, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak iparraldeko etxaldeetako laborantza sistemen iraunkortasuna ebaluatzeko diagnostikoak abiatzen ditu hilabete hastapen horretan.
Irakurri gehiagoAkitania berriak PCAE proiektu deialdi berriak ateratuak ditu : baratzezaintzarentzat, mendiko tresneriarentzat eta etxaldean transformatzeko eta saltzeko proiektuentzat.
Irakurri gehiagoEuskal Herriko Laborantza Ganbararen 16. urte betetzea ez da ospatu ahal izan baina urtean zehar elkarteak jarraikitzen dituen hainbat lan sail aurkezteko hitzorduak antolatuko dira: agro-oihangintzaz, laborantzan plantatzeaz eta etxaldeen transmisioaz, laborantza herrikoiaren modeloaz eta lurraldearen arteko loturaz.
Irakurri gehiagoEuskal Herriko Laborantza Ganbara eta Lurramren aldeko kainpana ederki joan da. Kanpaina bururatua baldin bada ere, elkartearen laguntzen segi dezakezue. Energiak proposatzen duen alternatiban parte hartzen ahal duzue! Abenduaren 13 arte Energian hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30 euroko dohaintza bat eginen du EHLG-ri eta 50 euroko emaitza harpidetza laborantzari lotua den kontratu profesional bat baldin bada. Enargiak EDF-k aplikatzen dituen ber prezioak ditu eta ehuneko ehun berriztagarria den elektrizitate eskaintza du.
Irakurri gehiagoEuskal Herriko Laborantxa Ganbarak egun erdi tekniko bat antolatzen du abenduaren 2an gaztaina ondo zaharren artzatzeaz, hauek gaztaina berriz eman dezaten. Euskal Herri barnekaldean iraganen da formakuntza, xedarratze erakusketa eginen da asteazken goiz horretan.
Irakurri gehiagoAste huntan abiatu da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sos biltze kanpaina. Aurtengo kanpaina egoera berezi batean iraganen da. Konfinamendu berriarekin aurtengo Lurramaren edizioa ezeztatua izan behar dute. Aurtengo edizioarentzat programa xumeago bat prestatua izan zen “Biharko mundua gaurko hautua” tematikarekin jorratu nahi ziren gaiak sekulan baino gehiago aktualitateari lotuak baitziren.
Irakurri gehiago2017ko neguaz geroztik Euskal Herriko Laborantza Ganbarak arbolak landatzeko proiektua duten laborariak laguntzen ditu. Negu huntan 14 xantier pentsatuak dira. Proiektu gehienak baserriko hesi sortzeak dira. Horrek erran nahi du hesi bat landatzen dela pentze bazterrean. Helburua da haize eta eguzkitik babestua izatea eta bioaniztasuna laguntzea. Proiektu batzuk emanak dira ago oihangintza sistema plantan ezartzeko…
Irakurri gehiagoIpar Euskal Herriko etxaldeen %40a ardi esnedun hazkuntzan ari da. Ardi esnedun hazkuntza batekin instalatu berriak diren laborarientzat formakuntza saioak berriz abiatzen ditu EHLG-k larrazken huntatik goiti. Bestalde, etxalde transmisioaz gogoetatzeko bi hitzordu luzatuak dira.
Irakurri gehiago