Zer behar ginuke egin euskara bortxaz ikasten duten horiei gure mintzoarendako motibazioaren pizteko?

2020-11-23

Arrunt desberdina da eskura ikasten duten jendeen profila hegoaldean eta iparraldean. Hegoaldean, leku anitzetan euskara ofiziala baita, lanean hartzeko behar dute anitzek euskara, eta beraz, motibazioa arrunt funtzionala da. Horrengatik, euskaltegitik ateratzen direlarik ez dute usu praktikatzen. Zer behar ginuke egin euskara bortxaz ikasten duten horier gure mintzoarendako motibazioaren pizteko?