Amikuzeko eiherak - Jean Claude Mailharin

  • Amorotzen Haraneko eihera edo Damasiako eihera

    10/17/2018

    Amikuzeko juntan, erran nahi baitu Oragarre, Mehaine, Donamartiri-ko juntan, Amorotzeko lurretan aurkitzen da Haran edo Damasiako eihera. Hau iraultzatik landa, 1798an eraiki zuen Behauzeko Etxexurik, hau zelarik sosdun bat, 4 etxaldeetako jabea

    Irakurri gehiago
  • Akamarren, eihera ttipi bat tillach edo mouliotte deitutakoa

    10/10/2018

    Gaurkoan, Jean Claude Mailharin-ekin, berriz ere Akamarrera joan gira, izan den eihera ttipi baten ixtorioaz ariko gira. Hastingues herri ondoan, sasu azpian harri meta bat, lehen eihera ttipi bat izan zena. Agaramont dukearen peko, Dulong notarioak eginik, ondotik Clarisse batena, gero bulanjer batek erosirik, Latapie, Recart, Lafaurie...45 urte barne 5 jabe desberdin izan zituen eiherak. 1870an su lotu zen, eta ez berriz eraikia izan

    Irakurri gehiago
  • Akamarreko eihera, amikuzeko bakarra irina ez zuena egiten

    09/26/2018

    Amikuzeko 65 eiheretan irina egiten bazuten, Akamarren burdina zuten egiten. Oihan bazter batean aurkitzen zen Akamarreko eihera hau, burdina hurtu arazko behar zuen egurra ondoan aurkitzen zuen. Ondoan ere Akamarreko portua (Itsasoko marea senditzen da Akamarre arte). Komertzio handia zen garaian, eta Akamarreko burdinaren harat hunatentzat ere frango baliatua. Historioa gehiago Jean Claude Mailharin-ekin

    Irakurri gehiago
  • Jean Claude Mailharin-ekin egun Akamarreko eihera

    09/19/2018

    Akamarrreko eiherarekin batean, eskualde hortako historia eginen dauku Jean Claude-k. Akamarre, Xarnegu auzoa ; Xarneguko herriak Agaramon familiaren peko ziren. Familia izigarri indartsua, Akamarren auzitegia ere bazuten beren justizia propioarekin, Eihera guziak ere Agaramon familiaren menpe ziren, eta horietan Akamarrekoa. Gaur egun ontasun guziak barreatuak dira. Agaramon familiaren esku gelditzen dira bakarrik lur zonbait eta Bidaxuneko Gazteluaren errestoak. Alta Agaramon familiak oraino segida badu, azken dukea sortu baita 2008an, antoine 15garrena deitutakoa

    Irakurri gehiago