Ardi esnedun hazkuntza batekin instalatu berriak direnentzat formakuntza saioak berriz abiatzen ditu EHLG-k eta etxalde transmisioaz gogoetatzeko bi hitzordu luzatzen

2020-10-09

Ipar Euskal Herriko etxaldeen %40a ardi esnedun hazkuntzan ari da. Ardi esnedun hazkuntza batekin instalatu berriak diren laborarientzat formakuntza saioak berriz abiatzen ditu EHLG-k larrazken huntatik goiti. Bestalde, etxalde transmisioaz gogoetatzeko bi hitzordu luzatuak dira.

Urriaren 21ean Itsasuko Aroztegia etxaldeak bere ateak idekiko ditu laborari etxea transmititu edo kide bat bilatzen duten nahianteri eta laborantzan plantatu nahi dutenei. Urriaren 22arekin biltzar publiko bat antolatua da Donazaharreko Lutxibordan 19:00etan etxaldea transmititzeko laguntzak zoin diren aipatzeko. Saio horietaz gehiago erraten dauku Mirentxu Intzagaraiek.