Aste huntan abiatu da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sos biltze kanpaina

2020-11-06

Aste huntan abiatu da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sos biltze kanpaina. Aurtengo kanpaina egoera berezi batean iraganen da. Konfinamendu berriarekin aurtengo Lurramaren edizioa ezeztatua izan behar dute. Aurtengo edizioarentzat programa xumeago bat prestatua izan zen “Biharko mundua gaurko hautua” tematikarekin jorratu nahi ziren gaiak sekulan baino gehiago aktualitateari lotuak baitziren.

Azaroaren 14ean Lurramak plazaratuko duen bideo batean Dominique Bourg, Marc-André Sélosse, Aurélie Trouvé eta Nicolas Girod hizlariek haien lekukotasunak eskainiko dituzte. Bestalde zergak ordaintzen baldin badituzue, jakin emaitzaren ehuneko hirurogeita seia ken dezakezuela zuen zergetarik. Edo zein xehetasun behar izanez gero deitu 05 59 37 18 82 zenbakirat. Ondoko egunetan formakuntza batzuk iragaitekoak dira. Xehetasun guziak eman dauzkigu Mirentxu Inzagaraiek.