Alex Artzelus "azken mohikano militanteak"

2024-04-16

Eskuara hizkuntza guttitua izanik, baditu galtzen ari diren eskualkiak, eta eskualki hori mintzo duten hundarreko hiztunak. Duela 15 urthe Nafarroan eskuara galtzen ari zen eremuetan ibili nintzalarik, ezagutu nituen berek bakharrik atxikitzen zuten eskuararendako batere maitasunik ez zuten jendeak. Haatik, badira, azkenak izanik ere, eskuara transmititzen segitu duten etxeak, bai eta landu dutenak ere. Horien lan handiari esker bizi dira oraino eskualki horiek !