HOSTO ZATI BAT: EHZ

2021-07-01

Euskal Herria Zuzenean elkartea, 1992an ikusgarrigintza trukaketa eta laguntza plataforma bat bilakatzeko nahiarekin sorturiko PIZTU elkartearen jarraipena da. 1996an antolatu zen lehen aldiz EHZ festibala, Arrosan.

Ipar Euskal Herri barnekaldeko eta kostaldeko gazteen mobilizazio tresna handia izan zen PIZTU. Lehenbiziko festibaletako 3 afixa aurkezten dauzkigu Frantxoa Teillagorrik.