Ipar Euskal Herritik kasik desagerturik, ur-ipurtatsaz segipen zehatza segurtatzen da

11/04/2020

Egungoan erreketako animale diskretu batetaz mintzatu zauku Xabier Dindart. Ipar Euskal Herritik kasik desagerturik, ur-ipurtatsaren segipen zehatza egiten da. Ugaztun hau erreka eta aintzira inguruetan bizi da. Sasoinaren arabera: ugaztun ttipiak, arrainak eta xori batzuk jan litzake. Bere populazioari buruz arrangurak badira, Europan ur-ipurtatsak desagertzekotan baitira. Egoera larri hunen aitzinean Ipar Euskal Herrian azterketak egiten dira bertako egoera ezagutzeko.