2023ko EuskarAbenturaren espedizioan parte-hartzeko izen emateak idekiak

2023-01-11

Uztailaren 1etik 31ra 120 gazte Euskaldunek Euskal Herria zeharkatuko dute oinez eta Euskaraz. Abenduaren 1ean ideki da 2023ko EuskarAbenturaren espedizioan parte-hartzeko hautagaitzak igortzeko epea. 17-18 urteko Euskal Herriko eta diasporako gazte euskaldun orok martxoaren 3a arte du bere hautagaitza aurkezteko. Xehetasunak Irune De La Mazarekin.