30€ tokiko ikastolarentzat! Huna Enargia kooperatibaren hilabeteko eskaintza

2020-10-29

Enargia da argindarra ehuneko ehunean berdea proposatzen duen kooperatiba. Lurraldeko hornitzailea izan nahi du, lurraldeko egitura eta elkarteekin lan egin nahi du. Izpiritu horretan du eskaintza berezi hau egiten. Ikastola gehienak Enargiako bezeroak dira eta dakizuen bezala, ikastolen diru iturri nagusi bat besta ezberdinetan antolatuak diren ekimenetatik heldu da. Osasun larrialdia dela eta, ekitaldi ezberdinak ezeztatuak izan dira eta diru sartzeak murriztu dira. Eta arrazoin horrengatik Enargia kooperatibak ikastola ezberdinak sustengatzea erabaki du. Operazioak azaroaren 10a arte iraunen du. Enargia kooperatibako Patxi Bergarak gehiago erran dauku.