43. Aezkoako eguna irailaren 16etik 18rat

2022-09-14

43. Aezkoako eguna ostiral huntarik igandera Garraldan iraganen da. Aezkoako egunaren helburua ibarreko herri guziak asteburu oso baten inguruan juntatzea bada gai beraren inguruan gogoetak eta lan egitea da ere. Aurten duela 40 urte berreskuratutako lekuko mendien kudeaketa da ardatz nagusia. 43. edizioaz xehetasun guziak eman dauzkigu Aezkoa kultur elkarteko Iratxe Anduezak.