43. Nafarroaren eguna igandean Baigorrin

2023-04-29

Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak Nafarroaren egunaren 43. Edizioarako igandeko du luzatzen hitzordua, apirilaren 30eko. Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik Baigorrin eta inguruko herrietan kulturaldiaren baitan ekitaldi eskeintza aberatsa da.

Apirilaren 29an, larunbatean 20:30tan Baigorriko Bil Etxean Tartean Teatroa antzerki taldearen Ez Dok Hiru antzezlana ikusgai iznen da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta txartelak www.basaizea.com webgunean edo Baigorriko Oronos Spar saltegian eskura daitezke. Ondotik, 22:00etan, Cumbiam’Bero Baigorriko ikastolan.

Hilabete osoko Kulturaldia borobiltzeko, apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna egitarau zabalarekin.

09:00etan Merkatua izanen da elizako plazan eta ikastolako askaria. 11:00eran desfilea Behereko plazatik Gaineko plazarat Ortzaizeko kabalkada, Beasain, Irurtzun eta Leitzako dantza taldeekin. Gainera, makilariak, Nafarroako eta Baigorriko ziganteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, Basaldunak eta Uztaritzeko txaranga, Ezpela eta Kuxkuxtu txarangak. 11:30ean ekitaldia elizako plazan. 12:00etan Bas’hitza eta Irrintzina. 13:00etan Larrain dantza eta Jauzirak. 14:00etan Ikastolako bazkaria Plaza Xokon.

Herriko etxearen aitzinean, arratsalde osoan, haurren xokoa izanen da: puzgarriak, egurrezko jokoak, animazioak, aurpegi tindaketak eta Pontx pailazoa 16:00etan. 14:00etan Ratapunk elektrotxaranga, 17:00etan Broken Brothers Brass Band, 19:00etan Larrain dantza eta dantza eta 20:00etan taberna ibiltaria. Behereko plazan, berriz, 15:00etan bertso saioa familen xokoan: Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal. 16:30ean dantza ikusgarria. 17:30ean Kiki Bordatxo. 19:30ean Janus Lester. 21:00etan Willis Drummond eta 23:00etan Dupla.

Autobusak:

Aipatzekoa da aurten autobusak ere izanen direla, 09:00etan Tafalla, Iruñea (geldialdia Zubirin), Baiona (geldialdia Larresoron), Donibane Lohizune (geldialdia Senperen), Elizondo (geldialdia Erratzun eta itzulera 03:00etan Baigorritik), Donapaleu, Hazparne eta Mauletik abiatuko direnak. Txartelak salgai basaizea.com webgunean.