9 garren Joztibarre lehiaketa iraganen da ibiakoitz huntan Donaixtin

2020-09-04

Kasik 150 lizentziatu dituen Otibartarrak batasunak, plaza laxoan, esku huskako 2 partida eta talo eta edateko proposatuko ditu ibiakoitz huntan, arratsaldeko 4ak eta erditarik goiti. Pilota elkartearen besta eguna izanen da, eta afitxa ederra dute programatua.

9 garren Joztibarre lehiaketa izanen da, eta aurtengoa, usaian baino laburragoa, Xabi Elgart Oztibartarrak pilota elkarteko kideak esplikatu daukun bezala.