Aiherra-Antzuola eguna

2021-11-16

2 urtez deus antolaturik geroz, berriz bildu dira Aihertarrak eta Antzuolarrak.

1984ean hasi zen bi herrien arteko senidetza. Urtero trukaketak egiten dira Baxe Nafarroko eta Gipuzkoako bi herri ttipi horien artean. 2019an, Aiherrako kabalkadarat dantzatzera jin zen Antzuolar talde bat.

Azaroaren 13an, ibiakoitzez, Aihertarrak Antzuolarat joan dira eguna pasatzera. Bi herrietako biztanleek dantzaldi bat eman dute eta ondotik Antzuolarrek bazkaria oparitu diete Aihertarrer.