Aiherran elgarretaratzea lur saltze baten kontra

2022-02-03

80 bat pertsona bildu dira Aiherran ibiakoitz goizean lur saltze baten salatzeko.
2 933 metra karratu 425 000€ tan dira salgai. Prezio horren gaitzesteko hasi dira herritar batzu antolatzen. Azpimarratzen dute herriko gazteek ezin dutela holako prezio batean lur bat erosi ondotik etxe baten altxatzeko.

Herriko Etxeak ere ez du ulertzen nola holako prezio batean sal daiteken lur hori, eta kontra jartzen da.

Saltzaileak erran dauku lurra ez dela gehiago salgai nahi baitu lehenago auzapezarekin mintzatu. 2013an, 250 000€tan erosi zuen lur hori eta ez baitu eraiki ahal izan, erabaki du berriz saltzea.