Aldudeko Baleako Haziak haurtzaindegiak 10 urte!

2022-09-13

Aldudeko ibarrean egiten diren ate irekien karietara estreinatu zen Baleako Haziak haurtzaindegiak 2012ko azaroan. Urtez urte garatuz joan da proiektua, gaur egun 5 langile dira, 10 leku eta laster handitze obrak egitekoak ditaizke. Aldude, Banka, Urepeleko familientzat topagune, trukatze gune paregabea bilakatu da.

Ibarra bizi delako marka, 10 urteen ospakizuna larunbat huntan: 10:30etan Herriko Etxean Philippe Alboren Trukatruk ikusgarria, 12:00etarik goiti Alfaro ostatuan hitzartzeak, taloak eta jokoak. 15:00etan Gurashow taldearen emanaldia eta 16:00etan atsaskaria, sartzea kitorik. Katixa Dolharérekin mintzatu gira. (Afixa: DOM)