Aldudeko Erreka Gorri aterpetxearen arraberritze lanak ekainean hasiko litaizke

2021-03-17

Aldudeko Erreka Gorri aterpetxearen arraberritze lanetan hasteko dirulaguntzak ukaitekoak dira Europartik, eskualdetik eta departamendutik.

Milioi bat euroko proeiktu hunen bultzatzeko dirulaguntza guziak ez dira oraino ukanak, baina ideia litaike ekainean hastea obretan. Urte osoa iraunen luke xantierrak.

Aldudeko auzapeza den Mattin Suquilbidek informazio xehea eman dauku.