Aldudeko ibarrean etxe frango hutsik

2017-12-18

Aldudeko ibarrean etxe frango hutsik. Aldudeko Ibarra Beti Aintzina elkarteak ixtudio bat egin du 2 urtez, etxe horietaz, eta lehen emaitzak agertu dituzte. Zoin etxe hutsak diren, zergatik, jabek zer xede duten : holakoak aztertu dituzte.

Ixtudio hori nola baliatuko duten, galdegin dakogu, Mixel OZAFRAIN, Bankako auzapezari.

Badira gazteak interesatuak herri horietan bizitzeko. Bainan laguntzarik gabe zaila etxeen antolatzea, eta etxeak haundiak ere oraiko egunean bizitzeko. Urepeldar hau haatik atxikia da lehengo etxe horier.