Allande edo Arnaut Oihenart idazle klasikoa: zaila bai, baina ez ezinezkoa!.

2024-03-05

Allande Oihenart idazle klasikoaz mintzatu da Gidor Bilbao ikerlaria Mauleko mediatekan Hebentik elkarteak antolaturik, Korrika Kulturala kari. Allande Oihenart legelgizona Maulen sortu bazen ere, 40 urtez bizi izan zen Donapaleun. Garrantzia handiko lanak utzi dizkigu literaturan. Latinez idatzi bazuen ere, euskarazko lanak ere argitaratu zituen. Gidor Bilbaok deskubritu duen liburu atal bati esker, ohartu dira Oihenartek karrikako manerak ere erabili zituela idazteko, eta, Xikitoak ez zirela bakarrik artzainen artean egiten.