Ameriketara joandako artzainen historia agerian Elgorriagan

2023-12-21

Elgorriagako Euskal Artzainak Ameriketan Museoak iaz ireki zituen ateak, eta urteburu huntan Malerrekako artzainei buruzko liburua argitaratu dute. Laura Igantzi Mitxelena Elkarteko lehendakariaren hitzetan "Malerrekako artzain amerikarren datuekin argitaratutako katalogo bat da, museoan ikusgai direnak eta 200 argazki baino gehiago". Artzainen historia gizarterazteko egin beharrezko lanak badira. Laura Igantzi Mitxelenarekin mintzatu gira.