amikuze.karrika.com webgunea sortu berri da Amikuze, Iholdi eta Oztibarreko komertsantak laguntzeko

2020-11-17

www.amikuze.karrika.com webgunea Amikuze, Iholdi eta Oztibarreko komertsanten batasunak sortu du. 78 komertzio bilduak dira eta 1500 bat eskaintza ezarriak izan dira azken bi egunetan.

Izigarri errexa da baliatzeko, eskaintza zabala da, atari frankoz osatua da.  Jatekoa, arropak edo beste atxeman zenitzazkete. Interesatzen zaizuna erreserbatzeko aukera bada eta hitzorduak hartzen ahal dira nahi duguna xeka joateko eta saltegian pagatzeko.

Bixoko enpresa da proiektu huntaz arduratu. Iban Lamarque komertsanteen batasuneko ko-presidentak gehiago erran dauku.