Amikuzeko Judoan izen emaiteak irekiak dira

2020-09-03

Irailaren 3, 4 eta 7an, Amikuzeko Judoan izen emaiteak eginen dira, arratsaldeko 5.30etatik 7etara airetik gelan. Ehun bat kidez osatutako elkartea dugu. Adin desberdinetako jendea biltzen duena. Horrez gain elbarrituekiko labelizazioa du, Amikuzeko egitura berezietako jendearekin ibiltzen dira judoa praktikatzen eta iaz emaitza ezinago onak bildu dituzte sail horretan.

Fred Bouret irakaslea gurekin izanen da. Kurtsoak berriz hasiko dira irailaren 8an asteartearekin eta aurreko hitzorduetan ez bazirezte agertzen ahal, agertu kurtso denboran.