ARCADI: 12 milioi euroko inbestimenduak hitz eman ditu Bigar enpresak Lur berrirekin berriz hartutako animalia hiltegi eta haragi pikatze guneentzat.

2020-09-08

12 milioi euroko inbestimenduak hitz eman ditu Bigar enpresak Lur berrirekin berriz hartutako animalia hiltegi eta haragi pikatze guneentzat. Arcadi viande izenarekin Bigar akziodun nagusia da %70-arekin eta Lur berri %30-arekin, Angelu eta Aucheko haragi hiltegiak eta Tarbes eta Mond-de-Marsaneko haragi pikatze guneak berriz hartu dituzte.

Donapaleun den Pedaviaren kasuan, Marseillan kokatua den Saprimex carnivore taldeak du hartu. Hastapenetik interesa zuten eta Bigarrek ez zuen osoki bat egiten Pedaviaren ibilmoldearekin, hortan uztea erabaki dute Lur berrikoek. Gune bat gelditzen da hartzeko oraindik eta Arcadi sud ouesteko egoitza sozialeko 40 bat langile kanporatuak izanen dira. Beste guneetan langileak atxikiak izanen dira.

Lur berriren kasuan, haragitako 2000 bat laborari dituenak Bigar taldearekin bilkura baten antolatzekoa dute ondoko asteetan. Erik Narbaitz Jauregi, Lur berriko zuzendaria eta Sauveur Urrutiager Arcadi Sud Ouest talde ohiko presidentarekin mintzatu gira.