Aroa dudakorra izanik ere, arrakastatsua izan da aurtengo Hergarai Bizi feria Lekunberrin

2021-09-20

Aroa dudakorra izanik ere goizean, jendea hurbildu da eguerdian, 1200 bat pertsona ibili da Iratiko bidean emanak ziren 30 erakusmahaietan, Hergaraiko feria kari, Lekunberrin. Hor ziren 20 bat etxaldetako kabala eta ibarreko sukaldariek prestatu 900 bazkariak saldu dira.

Duela 12 urte sortu feriaren ondorioak agerian eman nahi izan dira, laborantxan gazteen plantatzea, hetsiak ziren ostatuak berriz zabaltzea, enpresa batzuen haunditzea, elkarte bizia sustatzea eta kanpora joanak diren gazteen itzultzea, besteak beste.