Aroztegiako proiektuaren kontrako erresistentzia akanpada Lekarozen

2021-04-23

Apirilaren 9an suntsitze lanak hasi baziren, joan den ostiralean lanak gelditu eta akanpada mugagabea abiatu zuten. Lekarozeko Aroztegian luxuzko hotel bat, golf bat eta 228 etxebizitza, egiteko xedea da herritarren eta tokiko hautetsien desadostasunarekin.

Erresistentzia abian da eta sostengua ezin bestekoa da, lanak gelditzeko eta poliziari ez kanporatzen uzteko. Antolakuntza erresteko aroztegiagelditukodugu@ni.eus helbide elektronikorat email bat bidali. Oihalezko etxea ekarri, jatekoa, edatekoa.

Batzarre ona, egoeraren berri eta behar diren informazio guziak emanak izanen zauzkizue. Jakin, maiatzaren 15ean 17:30tan Elizondon eginen den manifestaziorako deia zabaldua dela.