Arrola dantza taldearen Izan Baita ikusgarria igande huntan Baigorrin

2021-06-17

Baigorriko Arrola dantza taldearen Izan Baita ikusgarria igande huntan eskainia izanen da 16:00etan Baigorriko ezker paretan. Ikusgarrian barna, Etxauzia eta Nafarroaren gainbehera kondatuko daukute dantzari, musikari eta antzerkilariek.

Azken errepikak egiten ari dira, giroaren hartzerat joan gira. Jakin, txartel guziak agortuak direla.