Arrosako Elgenia ostatuan, Irulegiko sormarkako arno jastaketa ostiral arrats huntan, ekoizleekin.

2023-12-07

Joanden uztailean ideki zuen Aña Errotabehere-k Elgenia ostatua Arrosako plazan, hau 20 urte baino gehiago zerraturik egon ondotik. Ostirale huntan animazio berri bat beraz proposatuko du ostatuan ; Herritarrak eta interesatu guziak gomitatuak dira tokiko kalitateko arnoen jastatzera, ekoizleak ere hor izanen direlarik. Aña Errotabehere :

 

Arno jastaketan parte hartzeko 6 euro galdeginak izanen dira. Jakin ostatuan ostrak eta pintxoak ere izanen direla, ostirale huntan beraz arrosako plazan den Elgenia ostatuan

Eta urte ondarra gabe izanen diren beste animazioak :

Abenduaren 17an bruntxa

Abenduaren 24an eguberri bezperako gaualdi berezia