Astelehenetik goiti ''Mihiluze'' lehiaketa arraberriturik itzultzen da Euskal Telebistara

2022-09-07

Bederatzi urteren ondoren, Euskal Telebistako ''Mihiluze'' lehiaketa arrakastatsua arraberriturik itzultzen da astelehenetik goiti. Jokoaren joanazle Illaski Serrano eta Antton Telleria izanen dira.

Umorea eta euskara ardatz giro goxoan jostatzeko parada. Saioan parte hartzeko izenak ematen ahal dira bikotea osatu ondoan mihiluze@orioprodukzioak.eus helbide elektronikora idatziz. Emankizuna aste oroz, astelehenetik ostegunera ikusgai 21:30tan. Antton Telleriarekin denboraldi berriaz mintzatu gira.