Aurten ere suak piztuko dira mendi tontorretan azken presoa libratu arte lemapean

2021-06-17

Aurten ere San Juan gauez mendi tontorretan suak piztuko dituzte azken presoa libratu arte lemapean. Iaz hasi ziren antolatzen, eta iazko edizioaren arrakasta ikusirik berriz egitea erabaki zuten.

Mendi kopurua ez da finkatua eta garbiki diote edonork har dezakeela mendi berri baten proposatzeko iniziatiba. Horretarako, email helbide bat ideki dute eta horren bitartez proposa diezaiekezue zuen mendia: 26koekimena@gmail.com