Aurten Lokala deitzen den berziklategia lekuz aldatzen da, Irulegitik Azkaratera

2024-03-13

Avenir elkarteak egin kafe debate baten ondotik sortu zen berziklategi hau 2021an.. Eta lurraldean holako bat falta zen, zeren geroztik garapen gaitza ezagutzen baitu Lokala berziklategi hunek. Saltzapenak beti emendatzen, eta lokala aurkitzen den gunea hertsiegia. Hastapeneko helburuetan balin bazen lanpostuen sortzea, hau berantago eginen da, Alice Leiziagezahar Lokala berziklategiko laguntzailearekin xehetasunak :

 

Dei bat xintxuketari guzier, Azkarateko Lokala antolatzeko prest direnentzat ; baita egoitza alda egiteko nahianter deia, eskuldi guziak ongi etorriak izanen dira.

Arte hortan ez ahantz hilabete guziez atelier berezien eskaintza hor egiten duela lokalak, hala nola josten ikasteko, mubleen berritzen, bizikletak konpontzen, eta larunbat huntakoa ere, cocoba elkartearekin partaidetzan ordenagailu eta telefonen mantentze atelierra deneri idekia dena.